Mundua -

Krisia Ukrainan

Leherketa Errusiako gasa EBra daraman Ukrainako gas-hodi batean

Erregioko polizia departamentuak jakinarazi duenez, leherketa "lur zabalean" gertatu da, eta "ez da inor zauritu". Ukrainako ikerlariek atentatua izan dela uste dute.

Errusia
Errusia
Leherketa Errusiako gasa EBra daraman Ukrainako gas-hodi batean

0:56

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Leherketa bat izan da 11:45ean (GMT) Ukrainako Poltava eskualdean, Errusiatik Europar Batasunera gasa garraiatzen duen gas-hodi batean, Ukrainako Barne Ministerioaren Larrialdi Departamenduak jakinarazi duenez.

"Gasbide batean leherketa izan da", adierazi du ministerioko bozeramaile batek, nondik norakoak zehaztu gabe.

Eskualdeko polizia departamentuak jakinarazi duenez, leherketa "lur zabalean" gertatu da, eta "ez da inor zauritu".

Iturriak zehaztu duenez, Mendebaldeko Siberia eta Erdialdeko Ukraina lotzen dituen Urengói-Pomari-Úzhgorod gasbidean izan da leherketa. Hortik, mendebaldeko eta erdialdeko Europako zenbait herrialdetara iristen da gasa.

Lekukoen arabera, leherketak eragindako sutearen garrek 200 metroko altuera gainditu dute, eta zonaldeko tenperatura altuen ondorioz, suhiltzaileek zailtasunak dituzte bertara iristeko.

Errusiak Ukrainari gas hornidura moztu eta hurrengo egunera gertatu da ezbeharra. Dena dela, gas-bide horietatik EBra gasa hornitzen jarraitu du Errusiak.

Atentatua izan dela uste dute

Ukrainako ikerlariek leherketa atentatu bat izan zitekeela uste dute, Arsen Avakov Barne ministroak adierazi duenez.

"Talde bat leherketaren zergatia ikertzen ari da. Bertsio ezberdinak daude, baina nagusia atentatu terroristarena da", azaldu du Avakovek.

Kazetari bat hil da Lugansketik gertu

Bestalde, morteroek Errusiako kazetari bat hil dute Lugansketik gertu, VGTRK Errusiako telebistak jakitera eman duenez. Ustez Ukrainako Armadak egindako tiroen ondorioz larri zauritu da kazetaria, eta ordu batzuk geroago hil egin da.

Igor Korneliuk "VGTRKko berriemailea artilleriaren eraso batean zauritu dute Lugansketik hurbil, eta hil egin da", azaldu du telebistak, Itar-Tass albiste-agentziaren arabera. Viktor Denisov Korneliuken kameralaria, aldiz, bizirik dago. Anton Voloshin grabaketa teknikaria zauritu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko azken minutuko albisteak EB Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Krisi energetikoa Errusia-Ukraina gerra Ukraina Errusia albisteak