Mundua -

Gatazka

'Berradiskidetzea zapuztu' nahi izatea egotzi dio Hamasek Israeli

"Hamaseko 80 diputatu, buruzagi eta Zisjordaniako ikasle atxilotzea Israelen erasoa da eta agerian uzten du Okupazioaren zalantzazko egoera", esan du mugimenduak.

Gazte palestinar bat, aurreko ostiralean, Israelen okupazioaren kontrako protestan. Irudia: EFE
Gazte palestinar bat, aurreko ostiralean, Israelen okupazioaren kontrako protestan. Irudia: EFE
Gazte palestinar bat, aurreko ostiralean, Israelen okupazioaren kontrako protestan. Irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamas mugimenduak "Palestinako berradiskidetzea zapuztu nahi" izatea leporatu dio Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroari, hark ostegunean hiru gazte judutar bahitu izana egotzi baitie palestinarrei.

"Hamaseko 80 diputatu, buruzagi eta Zisjordaniako ikasle atxilotzea Israelen erasoa da eta agerian uzten du Okupazioaren zalantzazko egoera", esan du mugimenduak.

Sami Abu Zuhri Hamaseko bozeramaleak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Netanyahuren akusazioak "oinarri gabeak" eta "estrategia" baten parte dira.

"Hamaseko 80 diputatu, buruzagi eta Zisjordaniako ikasle atxilotzea Israelen erasoa da eta agerian uzten du Okupazioaren zalantzazko egoera", esan du mugimenduak. Halaber, nazioarteak esku har dezala eskatu du Abu Zuhrik.

"Organizazio terrorista palestinarra"

Hiru gazteak ostegun gauean bahitu zituzten, antza denez, Zisjordanian, baina larunbatera arte ez du Benjamin Netanyahuk gertatutako baieztatu. Netanyahuren arabera, "organizazio terrorista palestinarra" izan da bahiketa egin duena.

Horren ildotik, Israeleko presidenteak bahituen segurtasunaren erantzule izatea leporatu dio Mahmoud Abbas Palestinar Aginte Nazionaleko presidenteari. "Abbas eta Palestinar Agintea dira lurralde horietan, Gazan zein Zisjordanian, gertatzen den guztiaren erantzuleak", esan du.

"C Gunean gertatu denez erantzule ez direla esatea gezurra da. Erasotzaileak Palestinar Agintearen eremuetatik etorri ziren, eta Agintea da erantzulea", esan du Oslo IIko bake akordioan agertutako gune baten aipamena eginda.

C Gunea Israeli dagokio, eta Zisjordaniako % 70 hartzen du. A Gunea, ordea, Palestinari dagokio, eta % 3 hartzen du. B Gunea partekatua dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko azken orduko berriak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Israel albisteak Palestina Zer gertatzen ari da Ekialde Hurbilean?