Mundua -
Krisia Ukrainan
OSCEren begiraleak milizianoen esku daudela jakinarazi dute
Bestalde, errusiazale matxinoek salatu dute milizianoen ehun bat gorpuk hiru egun daramatzatela Donetskeko aireportuan.
Erredakzioa
Europako Segurtasun eta Lankidetzarako Erakundearen (OSCE) lau begirale errusiazale matxinoen esku daudela onartu du gaur Viatxeslav Ponomariov Slavianskeko alkateak.
Errusiazaleen ehun bat gorpu, Donetskeko aireportuan
Halaber, errusiazale matxinoek salatu dute milizianoen ehun bat gorpuk hiru egun daramatzatela Donetseko aireportuan, astelehenean Ukrainako indarren eta matxinoen arteko borrokaldietan izandako istiluen ostean.
"Gure kalkuluen arabera, aireportuaren barruan, eta bertara joateko sarbideetan, 100 gorpu inguru daude. Hainbat egun daramatzate, eta ez digute ateratzen uzten", azaldu du Andrei Purgin Donetskeko errepublika popularraren ministroordeak.
Errusiak gasa ekainaren 3an moztuko dio Ukrainari, ordaintzen ez badu
Errusia ekainaren 3an hasiko da gas-horniduran murrizketak egiten Ukrainari, aurrez ekaineko kontsumoaren faktura ordaintzen ez badu, Vladimir Putin buru izan den bileran Aleksei Miller Gazprom konpainiako kontseilari delegatuak azaldu duenez.
"Ukrainako gure kideei ekainari dagokion faktura bidali zaie. Ukrainak dirua ematen ez badu, gas-hornidura murrizten hasiko da, ekainaren 3ko 10:00etatik aurrera", azaldu du Millerrek.