Mundua -
Krisia Krimean
Europar Batasunak Ukrainako gatazka nola bideratu aztertuko dute gaur
Hogeita zortziek Ukrainari diru-laguntzak ematea eta Errusiari zigorrak ezartzea aztertuko dute.
Erredakzioa
Europar Batasuneko estatuburu eta gobernuburuek ezohiko bilera egingo dute gaur, Ukrainako gatazka nola bideratu aztertzeko.
Hain zuzen ere, Ukrainari diru-laguntzak ematea eta Errusiari zigorrak ezartzea aztertuko dute, Moskuko tropek Krimea eskualdea indarrez hartu ostean.
Astelehenean, Europar Batasuneko Atzerri ministroek tropak "berehala" erretiratzea eskatu zioten Errusiari, eta, tentsioa baretzeko neurriak hartu ezean, Moskuk "ondorioak" jasango dituela ohartarazi zuten.
Hogeita zortziek presio neurriak hartzea eztabaidatu zuten astelehenean, hala nola diplomazialari errusiarrei bisa ukatzea eta ondasunak izoztea.