Mundua -

Protestak

Ukrainako Parlamentuko presidenteak hipertentsio krisi bat izan du

Anbulantzia bat parlamentura bidean da Vladímir Ribak artatzeko. Bitartean, kanpoaldean, manifestariek poliziaren hesia gainditu dute.

Ukraina
Ukraina
Ukrainako Parlamentu aurreko polizia-lerroa hautsi dute

2:54

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Vladimir Ribak Ukrainako Parlamentuko presidenteak hipertentsio krisi bat izan du, oposizioak 2004ko Konstituzioa eta sistema parlamentarioa berriz indarrean ezartzeko asmoz martxan jarritako saioan.

"Ribakek hipertentsio krisi bat izan du. Presioa oso altua du eta pilulak hartzen ari da", adierazi du Inna Bogoslovskaya diputatu ofizialistak bertan bildutako kazetariei.

Anbulantzia bat joan da Parlamentura, Ribak artatzera, eta, kanpoaldean, manifestariek Poliziaren hesia gainditu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albiste zirraragarriak Ukraina azken orduko Gaixotasunak bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak