Mundua -

Protestak Kieven

Ukrainako manifestariek eta Poliziak su-etena adostu dute

20:00ak arte (Ukrainako ordua) iraungo du su-etenak, oposizioko kideak Ukrainako presidentearekin egiten ari diren negoziazioaren emaitzaren zain.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken egunotan enfrentamendu gogorrak izan dira Ukrainan, manifestarien eta eta istiluen kontrako Poliziaren artean. Dena den, bi aldeek su-etena adostu dute.

Oposizioaren esanetan, 6 manifestari hil dira egun hauetako istiluetan eta 100 lagunetik gora zauritu dira. Antza denez, UDAR alderdiko Vitali Klitschko buruzagiak proposatu zuen su-etena eta 20:00ak arteko iraupena (Ukrainako ordua) izango du.

"Iluntzeko zortzietan negoziazioen gaineko informazioa ematera itzuliko naiz", adierazi du oposizioko buruak kazetarien aurrean.

Ukrainako oposizioko manifestariek istiluen kontrako Poliziak aurrera egitea eragotzi dute goizaldean, suzko kate erraldoia piztuta.

"Berkuti, istiluen aurkako taldeari, ez diogu beldurrik. Hau iraultza da, eta amaierara arte eutsiko dugu. Gobernuak faxistak izatea egozten badigu ere, ez da egia. Bizitza normala izan nahi dugu, lan egin eta haurrak izan, eta ez diktadura bat", esan dio eraikuntzako langile batek EFE albiste agentziari.

Vladimir izeneko langile hori Ukraina ekialdekoa da, eta, armarriak eta makilak hartuta, oposiziko kideek Dinamo Kiev futbol taldearen Valeri Lobanovski zelaiaren kanpoaldean ezarri duten frontea zaintzen ari da.

Gobernuaren kontrakoek molotov koktelak eta harriak bota dizkiete azken orduotako borroketan istiluen aurkako poliziei. Azken orduetako liskarretan bost manifestari hil eta Kiev hiriburuan batez beste zeropeko hamar gradu badituzte ere, protestariek tinko eusten diote borrokari.

Mendebaldeko gobernuen laguntza militarra eskatu duenik ere badago; izan ere, protestak behin betiko desagerrarazteko, Gobernuak indarra erabiliko duen beldur dira.

Manifestarien ultimatuma

Viktor Janukovitx Ukrainako presidentearekin batzartu ostean, oposiziko kideek mitin bat eskaini zuten atzo gauean Independentzia plazan 50.000 lagunen aurrean.

Ukrainako oposizioak parlamentu alternatiboa eratu du, eta 24 orduko epea eman dio Gobernuari eskariak betetzeko; besteak beste, hauteskundeak aurreratzea eskatu diote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Mundua berriak Ukraina albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Manifestazioak