Mundua -

Protestak Ukrainan

Istilu larriak Kieven, manifestarien eta polizien artean

Protestariek molotov koktelekin eraso diete agenteei, eta horiek granadekin erantzun diete.

Ukraina
Ukraina
100 polizia zauritu dira Ukrainan izandako manifestazio batean

1:12

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Istilu larriak jaso dira astelehen honetan Kieveko (Ukraina) Independentzia plazan, Viktor Janukovitx presidenteari dimititzeko eskatzen dioten manifestarien eta polizien artean.

Manifestariek molotov koktelak jaurti dizkiete istiluen aurkako agenteei, eta horiek soinu-bonbekin, granadekin eta gas negar-eragilearekin erantzun dute, Espreso telebista kateak azaldu duenez.

Plazan ur-isuria izan da, eta, ondorioz, izotz ugari sortu da zoruan.

Manifestariek barrikadak egin dituzte, eta, horietatik, agenteei eraso egiten aritu dira. Milaka pertsona bildu dira bertan, Gobernuaren aurka protesta egiten.

Protestak abenduan hasi ziren, Exekutiboak Europar Batasunetik urrundu eta lankidetza akordioak Errusiarekin sinatzearen alde egin zuenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Ukraina Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Protestak gaur