Mundua -

Europako Batzordea

Arma kimikoak 'berehala' emateko eskatu dio Barrosok Siriari

Halere, Barrosok onartu duenez, "Europan uste dugu soilik konponbide politiko batek ekarriko duela bake iraunkorra". AEBetako presidenteak berretsi du eraso kimikoari erantzuna eman behar zaiola.

Barroso Europako ganberan mintzatu da. Irudia: EFE
Barroso Europako ganberan mintzatu da. Irudia: EFE
Barroso Europako ganberan mintzatu da. Irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidenteak esan duenez, "ona" da Siriak arma kimikoak uzteko emateko izatea AEBen eraso bat saihesteko, baina "berehala" egiteko eskatu dio Baxar al Asaden erregimenari.

"Siriako arma kimikoak erabilezin bihurtzeko proposamena positiboa izan liteke. Siriako erregimenak orain erakutsi behar du berehala egingo duela", esan du Barrosok Europako Ganberaren aurrean Batasunaren egoerari buruzko eztabaidan.

"Arma kimikoak erabiltzea erabat gaitzesgarria da eta erantzun argi bat behar du. Nazioarteak, NBE protagonista duela, erantzukizun handi bat dauka horren moduko ekintzak zigortzeko eta gatazkari irtenbide bat emateko", Europako Exekutiboaren presidentearen esanetan.

Halere, Barrosok onartu duenez, "Europan uste dugu soilik konponbide politiko batek ekarriko duela Siriako herriak merezi duen bake iraunkorra".

"Europar Batasunak", gaineratu du, "Siriari eta errefuxiatuei laguntzeko, nazioartearen erantzuna zuzentzen jarraituko du. Orain arte, Europak 1.500 milioi euro bideratu ditu, horietatik 850 milioi Europako aurrekontuetatik datoz".".

 

Obamak bide militarraren alde jararitzen du

Barack Obama AEBetako presidenteak konpromisoa hartu du NBEko Segurtasun Kontseiluan Siriako gatazkari konponbide diplomatikoa bilatzeko, baina, horrek porrot egiten badu, bide militarretik jarraitzeko apustua berretsi du.

Obamak telebistan eskainitako hitzaldi batean azaldu duenez, azken urte eta erdian AEBek "protesta baketsuak" egin ditu, herrialdeak "ezin baititu atzerriko gerra zibil guztiak konpondu", baina "egoera zeharo aldatu zen abuztuaren 21ean, Al Asadek mila pertsona ingururen aurka gasa jaurti zuenean".

Horren esanetan, esku hartu beharra dago, "ez bakarrik Nazioarteko Zuzenbidearen eta gure humanitate zentzuaren urraketa bat delako, baizik eta erantzunik ez badago, Al Asaden Erregimenak ez du arrazoirik izango arma kimikoak erabiltzeari uzteko".

Horren haritik, "Al Asaden aliatuek, Iranek kasu, arma nuklearra" egin lezaketeela ohartarazi du, "eta hori arriskua izango litzateke Israelentzat, Turkiarentzat eta Jordaniarentzat".

Siria, Arma Kimikoen Ituna sinatzeko prest

Bestalde, Walid al Moulem Siriako Atzerri ministroa prest agertu da Arma Kimikoen Nazioarteko Ituna sinatzeko eta Erregimenaren arma kimikoei buruzko informazioa emateko.

Hori horrela, baieztatu egin du Siriak zehaztu egingo duela non dituen arma kimikoak, eta geldiarazi egingo duela ekoizpena. Gainera, nazioarteari lantegiak erakusteko prest agertu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da munduan gaur? Batasun europarra Gerra Siria Ameriketako Estatu Batuak albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Siria albisteak gaur