Mundua -

Europako Kontseilua

Siriako erregimenak arma kimikoak erabili zituela uste du Van Rompuyk

Edonola ere, EB indar militarra erabiltzearen kontra dagoela berretsi du. Biziak salbatzeko lan egin dezan eskatu dio G20ri AIk, eta aita santuak ere irtenbide militarrak ekiditea eskatu die.

Rompuy_efe
Rompuy_efe
Rompuy_efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herman Van Rompuy Europako Kontseiluko presidenteak sinesgarritasuna eman die hainbat herrialdek Siriako erasoaren inguruan kaleratutako txostenei, eta erregimenak arma kimikoak erabili zituela uste duela adierazi du. Erasoa ''gizateriaren kontrako krimen ankerra'' izan zela esan du Van Rompuyk.

"Informazioek erakusten dutenez, Siriako erregimena da erantzulea, arma horiek dituen bakarra delako'', azaldu du.

Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidentearekin batera agerraldia egin du G20aren bileran, eta adituak arma kimikoen inguruko txostenean ''lanean'' ari direla azaldu du. "NBEren idazkari orokorrak gaur bertan guri gai honen inguruko informazioa ematea espero dugu'', esan du.

Edonola ere, Van Rompuyk argi du Europar Batasuna Sirian indar militarra erabiltzearen kontra dagoela

"Siriako krisia NBEren babesaren menpe konpondu behar da. Ezin da irtenbide militar bat egon. Irtenbide politikoa da aukera bakarra'', gaineratu du.

''Biziak salbatzeko'' lan egitea eskatu dio AIk G20ari

Errusian bilduta dauden G20ko kideei Sirian ''biziak salbatzeko'' lan egitea eskatu die Amnistia Internazionala (AI) erakundeak.

"Elkarrekin lan egiten badute herrialde horiek Siriako gatazkari irtenbidea aurkitzeko plana aurkitu dezakete, eta aurkitu behar dute'', esan du Amnistia Internazionalak, ohar batean.

Siriako herritarren sufrimendua ekiditeak lehentasuna izan behar duela uste du AIk.

Aita santuak, diplomazia lanetan

Siriako eraso militarra ekiditeko diplomazia lanak indartu ditu Frantzisko I.a aita santuak, eta eskutitz bat bidali dio Vladimir Putin Errusiako presidenteari, G20aren bilera dela-eta.

Bertan, ''irtenbide militarrak'' saihestea eskatu die nazioarteko agintariei.

Obama-Hollande bilera

François Hollande Frantziako presidenteak, bestalde, AEBetako Kongresuaren erabakiari itxarongo diola berretsi du gaur, eta bihar bertan Obamarekin bilera egingo duela aurreratu du. Orain arte, Frantzia da erasoa egiteko AEBek lortu duten aliatu bakarrenetakoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak 2024 Batasun europarra Gerra Siria Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Siria Ekialde Hurbila