Mundua -

Siria

Israelen erasoak geldiarazteko eskatu dio Arabiar Ligak NBEri

Israelgo Armadak uranio pobretua erabili zuen Damasco iparraldeko ikerketa militarreko zentroa bonbardatzeko.

Siria. Argazkia: Efe
Siria.
Sirian tentsioa lasaitzeko ahaleginetan ari da Israel

1:24

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabiar Ligak gogor kritikatu du Israelgo Armadak Siriaren kontra egin berri dituen erasoak eta bonbardaketa horiek geldiarazteko "berehala esku hartzeko" deia egin dio Nazio Batuen Erakundearen Segurtasun Kontseiluari, BBC telebista-kate britainiarrak jakitera eman duenez.

Azken 48 orduetan, Israelgo gerrako hegazkinek Siria bonbardatu dute. Lehenengo bonbardaketa ostiral goizaldean gertatu zen eta bigarrena, igandean, ikerketa militarreko zentro baten kontra, AEBetako eta Siriako hedabideek jakitera eman dutenez.

Israelgo agintariek ez dute baieztatu Siriaren kontrako erasoak egin dituztela. Hala ere, Benjamin Netanyahu lehen ministroak, horren inguruan galdetu ziotenean, haien "ardura nagusia Israelen segurtasuna eta etorkizuna bermatzea" dela azpimarratu zuen.

AEBek ere ez dute adierazpen ofizialik egin gaiaren inguruan, baina Barack Obama presidenteak Israelek bere burua defendatzeko eskubidea duela berretsi zuen.

Uranio pobretua

Israelgo hegazkinek uranio pobretua erabili zuten Jamrayako ikerketa militarrerako zentroa bonbardatu zutenean, Russia Today Moskuko telebista-katearen arabera.

"Leherketa gertatu zenean lurrikara bat zirudien, eta gero suzko onddoa ikusi zen. Horrek agerian uzten du Israelek uranio pobretua erabili zuela erasoetan", adierazi dute.

Iraultzaileek ukatu egin dute arma kimikoen erabilera

Qasem Saadedin Siriako Armada Libre iraultzailearen bozeramaileak ukatu egin du arma kimikoak erabili dituztela, Carla del Monte epaile suitzarrak salatu zuenari kontra eginez.

Nazio Batuen Erakundeak Siriako gatazkan izaten ari diren krimenak ikertzeko osatu duen batzordeko kide da Del Ponte eta, elkarrizketa batean azaldu duenez, lekukotzak jaso dituzte iraultzaileek sarin gasa erabili dutela frogatzeko.

Saadeinen esanetan, Del Ponteren adierazpen horiek "espekulazio hutsa" dira, eta epaile suitzarrak "ez du frogarik aurkeztu esaten duena egia dela egiaztatzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Israel Palestina albisteak Siria Ekialde Hurbila gaur Libanoko albisteak Jordania