Mundua -

Bisita Ekialde Hurbilera

Obama: 'Palestinako Estatu burujabea egon behar da'

"Palestinako Estatu subiranoa Estatu juduarekin, segurtasuna bermatuz" elkarrekin bizi behar dutela esan du AEBetako presidenteak Israelen.

Barack Obama AEBetako presidentea eta Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa. EFE
Barack Obama AEBetako presidentea eta Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa. EFE
Barack Obama AEBetako presidentea eta Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Palestinako Estatu subiranoa Estatu juduarekin, segurtasuna bermatuz" elkarrekin bizi behar dutela esan du gaur Barack Obama Amerikako Estatu Batuetako presidenteak Israelen.

Obamak Benjamin Netanyahu Israelgo presidentearekin agerraldi bateratua egin du Jeruslamen. Israelgo agintariak bi estatuen konponbidearekin "erabateko" konpromisoa azaldu du minutu batzuk lehenago, eta AEBetako buruzagiak jarrera eskertu du.

Agerraldi horretan, Netanyahuk esan du ''bakea lortzeko eta bi herriek bi estatu lortzeko konpromisoa'' dutela. Halaber, Obamaren bisitak ''palestinarrekiko harremanetan aurrera egiten'' lagunduko diela espero du.

Ostegun honetan, Mahmud Abas Palestinako presidentearekin biltzeko asmoa du Obamak Ramallahn, eta, hitzordu horren ondoren, ''esateko zerbait gehiago'' izango duela espero du AEBetako presidenteak.

Edonola ere, bilera horri ekin aurretik, dagoeneko aurreratu du azken bi urteotan ez dutela ikusi eurek nahiko zuketen bezainbeste aurrerapen.

"Egon badaude pozteko hainbat elementu. Izan ere, Palestinar Aginte Nazionalak egoki funtzionatu du Zisjordanian segurtasuna mantentzeko, Israelekin koordinatuta eta AEBen laguntzarekin'', esan du Obamak. Horren harian, Obamak azpimarratu du ''Zisjordaniatik antolatutako talde terrorismoak eraginda'' ez dela Israelen  hildakorik izan 2012an.

Obamak esan du Zisjordaniaren garapen ekonomikoan ''zenbait aurrerapauso'' ikusi dituztela, baina aitortu du ez dutela lortu ''israeldarrek herrialde horretan bizi duten isolamendutik ateratzeko'' irtenbiderik, ezta ''palestinarrek bere etorkizunaren jabe direla senti dezaten'' ere.

''Netanyahu eta Abas entzun nahi ditut. Egoera nola ikusten duten jakin eta aurrera nola egin aztertu'', esan du. Ildo horretan, ikuspuntu argiago batekin egin nahi du alde Obamak, bilera horiek egin ondoren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albiste garrantzitsuak Ameriketako Estatu Batuak Barack Obama bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Israel albisteak azken ordukoa Zer gertatzen ari da gaur Palestinan? Ekialde Hurbila