Mundua -

Bisita Ekialde Hurbilera

Obamak Israel, Palestina eta Jordania bisitatuko ditu

Obamaren hitzetan, Israelen "lagunik onena Amerikako Estatu Batuak" dira. Betleemera joan eta Abasekin bilduko da, eta helikopteroz mugituko da israeldarren kontrolak saihesteko.

Barack Obama presidentea Marine One helikopterora igo baino lehen. Argazkia:EFE.
Barack Obama presidentea Marine One helikopterora igo baino lehen. Argazkia:EFE.
Primera visita de Obama a Israel

0:54

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barack Obama presidente estatubatuarrak lau eguneko bidaia hasi du gaur Israelen. Hala, estatu judua, Palestina eta Jordania bisitatuko ditu.

Air Force One hegazkinean heldu da Tel Avivetik hurbil dagoen Ben Gurion aireportura. Bertan, Benjamin Netanyahu lehen ministro israeldarrak eta Ximon Peres presidenteak harrera egin diote Obamari.

Ondoren, Black Hawk motako hamabi helikopteroz lagunduta, Jerusalemera joan da, Peresen etxebizitzan izan den harrera ekitaldian parte hartzeko. Bertan, zuhaitz bat landatu dute, eta ume batzuek hebreeraz, arabieraz eta ingelesez abestu dituzten kantak entzun dituzte.

Barack Obama, One Force, presidente, presidentea, EFE

Obama, Peres eta Netanyahu Ben Guriongo aireportuan. Argazkia: EFE

Siriatik arma kimikoak ateratzea eragozteko eskatu dio Simon Peres Israelgo presidenteak Obamari, "tragedia handi bat gertatzeko arriskua dagoelako".

"Arma horiek terroristen eskuetan erortzea saihestu behar dugu", ohartarzi du Peresek agerraldi labur batean.

AEBetako presidenteak ez du adierazpen politikorik egin, baina Israelen "lagunik onena Amerikako Estatu Batuak" direla esan du. "Israelgo umeek seguru eta terrorismotik salbu bizi nahi dute, eta merezi dute", erantsi du.

"Gure harreman onetan oinarritu, eta haurrei merezi duten etorkizuna eman ahal izango diegu", azpimarratu du.

Obama Peres efe

Obama eta Peres Jerusalemen. Argazkia: EFE

Bi egun Israelen eta Zisjordanian

Presidente estatubatuarrak bi egun eta erdi emango ditu Israelen, eta Zisjordaniako lurralde okupatuetako bi ere bisitatuko ditu: Ramallah (Mahmud Abas Palestinako presidentearekin elkarrizketatuko da bertan) eta Betleem (Jesusen jaiolekua gordetzen duen basilika bisitatuko du).

"Itun Hautsiezina" izenarekin bataiatu duten bidaia honetan zehar, hiru aldiz bilduko da Obama Netanyahurekin. Halaber, Jerusalemeko konbentzio zentro batean, hitzaldi bat eskainiko du, 600 ikasleren aurrean.

Larunbata, bisitaren azken eguna, protokolozko ekitaldien eguna izango da, eta Israelgo eta sionismoaren ordezkari nagusien gorpuak gordetzen dituen hilerria eta Holokaustoaren Museoa bisitatuko ditu.

Azkenik, Betleemeko Natibitatearen Basilikara joango da. Hori izango da Jordaniara joan aurretik Obamak egingo duen azken ekitaldia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatzen ari da munduan? Ameriketako Estatu Batuak bideoak Barack Obama argazkiak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Israel Palestina albisteak Zer gertatzen ari da Ekialde Hurbilean? Azken ordukoa Jordanian