Mundua -
'Jarrera bidegabea'
O'Brien kardinalak kargua utziko du, jasotako salaketen ondorioz
Lau apaizek 'jarrera bidegabea' egotzi diote O'Brien kardinalari. Erresuma Batuko ordezkari bakarra izan behar zen aita santu berria aukeratzeko konklabean.
Erredakzioa
Keith O'Brien kardinal katolikoak St Andrews eta Edimburgoko artzapezpiku izateari utzi egingo diola iragarri du gaur, Erresuma Batuko lau apaizek "jarrera bidegabea" egotzi ondoren.
O'Brien (74 urte) Erresuma Batuko ordezkari bakarra izan behar zen aita santu berria aukeratzeko konklabean.
Atzo, hiru apaizek eta apaiz ohi batek O'Brianek urte askotan izan zuen "jarrera bidegabea" salatu zuten aitasantutzaren aurrean.
"Ez dut Erromako arreta neureganatu nahi, Benedikto XVI.ak eta horren ondorengoak izan behar dute", azaldu du O'Brianek, Eskoziako Eliza katolikoak igorritako ohar batean.
Honenbestez, orotara 115 kardinalek hartuko dute parte hurrengo aita santua hautatzeko konklabean, hau da, aurrez ikusitakoa baino bi gutxiagok.
BBC telebista kateak jakinarazi duenez, herrialdeko apaiz beteranoenak ukatu egin ditu akusazio guztiak, baina konklabeari kalte egin liezaioketen espekulazioak saihesteko egin dio uko zereginari.
'The Observer' astekariaren esanetan, horren aurkako salaketa aurkeztu dutenak aipatu "jarrera bidegabeen biktimak" dira. Horietako batek O'Brien gotzain izendatu zutenean utzi zuen apaiztasuna.
O'Brian homosexualen arteko ezkontzen aurka eta apaizak ezkondu ahal izatearen alde agertu izan da.