Gizartea -

INGURUGIROA

Euskal Hirigune Elkargoak gelditu egin du emisio gutxiko eremua ezartzeko prozesua

Frantziako Asanblea Nazionaleko batzorde batean eremu horien kontra agertu zen gehiengoa, eta Asanblea Nazionalak gaiaren inguruan erabaki irmoa izan arte itxarongo du.

Lapurdiko isuri gutxiko eremua.
Lapurdiko isuri gutxiko eremua.

Lapurdiko isuri gutxiko eremua.

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ipar Euskal Herrian, geldiarazi egin dute Lapurdiko kostako errepide nagusiak emisio gutxiko eremu izendatzeko prozesua. Hala erabaki du gaur goizean egindako batzarrean Euskal Hirigune Elkargoak, Frantziako Asanblea Nazionaleko batzorde batean gehiengoa horrelako eremuen aurka agertu ostean.

Ekainaren 1ean sartu behar zen indarrean emisio gutxiko eremua Lapurdin, eta horretarako prozedura abiatzear ziren, besteak beste seinalizazioa jarrita. Elkargoak, baina, prozesua bertan behera utziko du, Frantziako Asanblea Nazionalak gaiaren inguruko erabaki irmo bat hartu arte.

Biltzar tirabiratsu batean onartu zuen Euskal Hirigune Elkargoak neurria indarrean jartzea, otsailaren 15ean, hain zuzen ere. Biltzarraren atarian, herritar batzuk isuri gutxiko eremuaren kontra protesta egiteko bildu ziren, eta neurria diskriminatzailea eta ekologiaren ikuspegitik iruzurra dela salatu zuten.

Neurriak itsasertzaren mugen barruan igarotzen diren ibilgailu guztiei eragiten die, A-63raino, araututako eremutik kanpo utzi baitute hortik barrurako lur-eremua, eta, hain zuzen ere, hortik etorri dira kexa gehienak, neurriaren mugak biztanle zaurgarrienek pairatuko dituztela salatu baitute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Klima-aldaketaren albisteak Iparraldea berriak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Lapurdiko azken ordua Larrialdi klimatikoa