Gizartea -
BASQUE FEST
Zer plan ezin duzu galdu Bilbon Aste Santuan?
Bilbao Basque Fest 2025 jaialdiak musika, kultura, kirola eta euskal gastronomia ekarriko ditu apirilaren 16tik 19ra.
EITB MEDIA
Lau egunez, ehun jarduera baino gehiago egiteko aukera izango da Bizkaiko hiriburuan, doan, eta publiko guztientzat: kontzertuak, antzerkia, herri kirolak, zinema eta gastronomia. Areatza izango da festibalaren bihotza, baina programazioa uri osora zabalduko da.
Aste Santua Bilbon tradizioaren eta kulturaren sinonimoa da, eta, itxura guztien arabera, Bilbao Basque Fest 2025 edizio berezia izango da. Bilboko Udalak antolatuta, jaialdiak sei bloke nagusi izango ditu: Gourmet, Kultura, Musika, Market, Zinema eta Sport.
Korrontzi, Oreka Tx eta ORE¿KA taldeen kontzertuek Areatzako Kioskoa girotuko dute, eta Zabalgune Eraikinean haurrek antzerkia, tailerrak eta jolas parte-hartzaileak izango dituzte. Gainera, herri kirolen erakustaldiak egingo dira Areatzan, eta Txoko Gourmetak dastataketa gastronomikoak eskainiko ditu.
Apirilak 17, Osteguna
19:00 – Azkuna Zentroa: Sensei Music Ensemble (jazz esperimentala eta folka)20:30 – Areatzako Kioskoa: Korrontzi (folk euskalduna, trikitia eta dantza tradizionalarekin)22:00 – Kafe Antzokia: Basque Fest Rock City, Arnau & The Honky Tonk Losers eta Moonshine Wagon (rock & roll eta folk amerikarra)
Apirilak 18, Ostirala
12:00 – Alde Zaharra: Ibilbide antzeztua Bilboko Anfitrioiak18:00 – BBK Aretoa: Irati filma20:30 – Areatzako Kioskoa: OrekaTx (txalaparta material organikoekin)22:00 – Kafe Antzokia: Basque Fest Rock City, Micky & The Buzz eta Solomillo Wellington (rockabillya eta blues-rocka)
Apirilak 19, Larunbata
11:30 – Areatza: Herri Kirolen erakustaldiak (aizkolaritza, sokatira, harri-jasotze)17:00 – Esperantzako Frontoia: Euskal pilota tailerra19:00 – Gas Plaza: Euskal Dantzak Gaztedi, Lorratz eta Goi-Herri taldeekin20:30 – Areatzako Kioskoa: ORE¿KA (Oxabi erromeria, Garilak 26 eta Urrats taldeetako musikariekin)22:00 – Kafe Antzokia: Basque Fest Rock City, The Inciters eta The Cherry Boppers (soula eta funka)