Gizartea -
Espetxeak
Preso bat hil da Zaballako espetxean
Salhaketak jakinarazi duenez, gizonak 35 urte inguru zituen, eta Arabako hiriburua zuen bizileku.
eitb media
Gasteizko Zaballako espetxean preso bat hil dela jakinarazi du Salhaketa elkarteak.
Gaineratu duenez, gizonak 35 urte inguru zituen, eta Gasteiz zuen bizileku. Presoa tratamendu psikiatrikoan zegoela adierazi du elkarteak, eta ziega beste preso batekin partekatzen zuela, protokoloa aktibatuta zuelako.
Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideen Saileko iturriek presoaren heriotza baieztatu dute, eta heriotzaren arrazoiak autopsiak zehaztuko dituela gaineratu dute.
Gertatutakoa salatzeko, elkarretaratzea deitu du Salhaketak datorren asteazkenerako, martxoaren 19rako, 13:00etan, Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan.