Gizartea -

Erasoa

16 urteko mutil bati eraso egin diote Donostian, labanaz

Gertaera 16:00ak aldera izan da, Donostiako Justizia Jauregiaren inguruan. Adingabeari arma zuri batekin eraso egin diote eta, zaurituta, anbulantzian eraman dute Donostia Ospitalera.

Erasoaren tokia, Donostian. EFE.
Erasoaren tokia, Donostian. EFE.

16 urteko mutil bati arma zuri batekin eraso egin diote Donostian

0:30

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

16 urteko adingabe bati arma zuri batekin eraso diote ostegun honetan Donostiako Egia auzoan, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Gertaera 16:00ak aldera izan da, Donostiako Justizia Jauregiaren inguruan. Adingabeari arma zuri batekin egin diote eraso eta, zaurituta, anbulantzian eraman dute Donostia Ospitalera.

Ertzaintzak bildutako lehen informazioen arabera, biktimak zauriak zituen beso batean eta bizkarrean.

Agenteak bertaratu dira, gertakariak argitzen eta egileak atxilotzen saiatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Ertzaintza Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Umeak