Gizartea -

OSASUNA

Osakidetzako profesionalen aurkako erasoak % 12 hazi ziren 2024an

Guztira, osasun-profesionalen aurkako 1.176 eraso zenbatu zituzten; horietatik 283, fisikoak eta 893, hitzezkoak. Osakidetzaren ustez, salatutako erasoen kopuruak gora egin du osasun profesionalak kontzientziatuago daudelako.

Donostia Ospitaleko langileak, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Donostia Ospitaleko langileak, artxiboko irudi batean

Donostia Ospitaleko langileak, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gora egiten ari dira Osakidetzako profesionalen aurkako eraso fisiko eta berbazkoak. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak jakinarazi duenez, 2024an 1.176 eraso zenbatu zituzten, aurreko urtean baino % 12 gehiago.

Urteko balantzean eskuragarri dauden datuen arabera, 1.176 erasoetatik 893 hitzezko erasoak izan ziren, hala nola irainak eta mehatxuak, eta gainerakoak (283), eraso fisikoak. Emakumeak izan ziren eraso fisiko gehienen biktimak (221) eta horietatik 31k aldi baterako ezintasuna eskatu behar izan zuten.

Salatutako erasoen hazkunde hori osasun profesionalen kontzientziazio maila handiagoaren ondorio dela dio Osakidetzak. Horren ondorioz, profesionalek orain arte jakinarazi nahi ez zituzten erasoak salatzen dituzte. Pasa den urtean, eraso fisikoek gora egin zuten, eta irainek eta mehatxuek, ostera, behera.

Testuinguru horretan, Osakidetzak aldarrikatu du zero tolerantzia duela osasun profesionalen aurkako era guztietako erasoen aurrean.

Gaur, martxoak 12, Mediku eta Osasun Profesionalenganako Erasoen aurkako Europako Eguna da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Gizartea albisteak Eguneko albisteak Albisteak Medikuntza albisteak Medikuak Erizainak azken ordukoa