Gizartea -

EUSKO JAURLARITZA

Eusko Jaurlaritzak 7,2 milioi euro bideratuko ditu aurten haurren hortzak zaintzeko PADI programara

Jaurlaritzaren arabera, "azken hamarkadetan, EAEko haurren aho-hortzetako osasuna Estatuko onena bihurtu da, eta Europar Batasunaren buruan dago, Danimarka eta tankerako herrialdeekin batera".

Artxiboko irudia.
Artxiboko irudia.

Artxiboko irudia.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak 7,2 milioi euro bideratuko ditu aurten haurren hortzak zaintzeko PADI programara. Duela 34 urte jarri zuten abian ekimena, 7 eta 15 urte bitarteko haur eta gazteei zuzenduta, "aho-hortzetako osasuna bermatzeko". Egun, 200.000 pertsonak dute zerbitzua jasotzeko aukera.

Gobernu Kontseiluak astearte honetako bileran onartu du aurrekontua, eta, urtero bezala, Euskadiko Odontologo eta Estomatologoen elkargo ofizialekin elkarlanean gauzatuko da programa.

Gainera, joan den azarotik, Osakidetzak zabaldu egin du bere sare osoan ematen duen zerbitzua 0 eta 6 urte bitarteko neska-mutilentzat; hala, haur horiek beren erreferentziazko osasun-zentroko odontologia kontsultetara joan daitezke. Kalkuluen arabera, adin tarte horretako 108.000 haur inguru bizi dira EAEn. "Horrela, txantxarraren hasierako lesioen prebentzioan eta detekzio goiztiarrean jartzen da arreta, baita bizitzaren hasierako etapetan ere, lehen esne-hortzak ateratzen direnean", gogorarazi du Osasun Sailak, ohar batean.

Jaurlaritzaren arabera, "azken hamarkadetan, EAEko haurren aho-hortzetako osasuna Estatuko onena bihurtu da, eta Europar Batasunaren buruan dago, Danimarka eta tankerako herrialdeekin batera".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Eusko Jaurlaritza Gizartea Eguneko albisteak Albisteak