Gizartea -

TRAFIKOA

Elurra kentzeko 54 makina ibiliko dira badaezpada Nafarroako errepideetan datozen orduetan

Horregatik, Agoitzen, Lizarran, Irurtzunen, Oronozen, Iruñean eta Tafallan elurra kentzeko makinak ibiliko dira.

Elurra kentzeko makina bat Iruñean. Artxiboko argazkia: EFE
Elurra kentzeko makina bat Iruñean

Elurra kentzeko makina bat Iruñean. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuak badaezpadako neurriak hartuko ditu datozen orduetan, elurra iragarri baitute. Hain zuzen ere, elurra kentzeko 54 makina ibiliko dira bertako errepideetan asteburuan zehar.

Eguraldiaren iragarpenaren arabera, elur-kota 500 metroraino jaitsi liteke igandeko 06:00etatik aurrera.

Horregatik, neurriak hartuko dituzte Agoitzen (14 makina), Lizarran (5 makina), Irurtzunen (10 makina), Oronozen (4 makina), Iruñean (8 makina) eta Tafallan (2 makina).

Gainera, 6 makina ibiliko dira errepidea garbitzen A-12 autobian, 5 makina A-21ean eta 3 AP-15 autobidean.

Gaurko 18:00etatik igandeko 06:00etara, bestalde, 24 makina ibiliko dira atzera eta aurrera.

Errepideetako informazioa

Foru Erkidegoko errepideen egoera 848 42 35 00 telefonoan kontsulta daiteke, eta Nafarroako Gobernuaren web kameren bidez ikus daiteke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Nafarroa Denboraleak Gizartea Elurra Eguneko albisteak Albisteak Hotz boladak