Gizartea -
Istripua
Gizonezko bat hil da Bermeon, BI-631 errepidean izan den trafiko-istripuan
Errepidea bi noranzkoetan itxi dute. Dirudienez, kamioi batek eta motor batek egin dute talka, eta motozalea hil egin da.
EITB MEDIA
Trafiko-istripu larria gertatu da gaur arratsaldean BI-631 errepidean, Bermeon. Motor-gidari bat hil da, gidatzen zihoan motorrak kamioi baten aurka talka egin ostean, Ertzaintzak eitb.eus-i jakinarazi dionez.
San Migel auzoan gertatu da ezbeharra, argitu gabe dauden arrazoiak tarteko.
15:45ean, kilometro bateko auto-ilarak zeuden istripua gertatu den lekuan, eta Bakiotik ari ziren trafikoa desbideratzen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea