Gizartea -

PROTOKOLOA, MARTXAN

Ukituak egiteagatik salatu duten EHUko Letren irakaslea, eskoletatik kanpo

Ixone Fernandez de Labastida Arabako campuseko errektoreordeak azaldu duenez, unibertsitateak genero-indarkeriaren aurkako protokoloa aktibatu du, irakasle horren aurkako hainbat salaketa jarri direlako.

EHUko Letren Fakultatea, Gasteizen. Artxiboko irudia: EITB
EHUko Letren Fakultatea, Gasteizen. Artxiboko irudia: EITB

EHUko Letren Fakultatea, Gasteizen. Artxiboko irudia: EITB

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EHUko Arabako campuseko Letren fakultateko irakaslea, jazarpenagatik eta ukituengatik akusatua, jada ez da klaserik ematen ari, eta kasua argitu arte ez da fakultatera joango.

Ixone Fernandez de Labastida Arabako campuseko errektoreordeak ohar batean azaldu duenez, unibertsitateak genero-indarkeriaren aurkako protokoloa aktibatu du irakasle horren aurka hainbat salaketa jarri direlako unibertsitatean bertan.

Errektoreordeak azpimarratu duenez, unibertsitateak berehalako neurriak hartu ditu; beraz, salatutako irakaslea ez da eskolak ematen ari, eta auzia argitu arte ez da fakultatera joango.

Errektoretza taldeak adierazi du "diskrezio handiz" jokatzen ari dela, protokoloak eskatzen duen bezala, eta lehentasuna biktimen segurtasuna bermatzea dela nabarmendu du.

Unibertsitateak komunitate osoari eta gizarte-eragile guztiei eskatu die egoerak eskatzen duen erantzukizunez jokatzeko eta biktimentzat kaltegarria izan daitekeen edozein espekulazio saihesteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba EHU Gizartea Eguneko albisteak Albisteak