Gizartea -
TRAFIKOA
N-1ean hiru autoren artean izandako istripu batek bi zauritu eta auto ilara luzeak eragin ditu Tolosan
Talkaren ondorioz, 9 kilometrorainoko auto ilarak sortu dira Donostiara bidean. Ezbeharraren ondorioz, bi pertsona eraman dituzte Donostia Ospitalera.
EITB Media
Bi pertsona zauritu dira, N-1ean, Tolosa parean, gaur hiru ibilgailuren artean izandako istripu batean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Ezbeharra 08:00etan gertatu da, eta, ondorioz, bi erreietako bat itxi dute Donostiara bidean. Hori dela eta, bederatzi kilometrorainoko ilarak sortu dira.
Istripuaren ondorioz, bi pertsona eraman dituzte Donostia Ospitalera, zaurituta.
Ezbeharra izan duten hiru ibilgailuak erretiratu ondotik, zirkulazioa normaltasunera itzuli da, 10:30ak baino lehen.
Bestalde, Gaintxurizketako igoeran, GI-636 errepidean, motor batek eta ibilgailu batek elkar jo dute eta motozalea Donostia Ospitalera eraman behar izan dute.