Gizartea -

Trafikoa

63 urteko motozale bat hil da Tolosan, errepidetik atera ostean

Ezbeharra 12:20an jazo da, N-1 errepidean, Lasartera bidean, motozalea errepidetik atera eta zubi batetik behera erori denean. 63 urteko ordiziarra da hildakoa.

Istripua jazo den lekuaren irudietako bat. Argazkia: EITB MEDIA
Istripua jazo den lekuaren irudietako bat. Argazkia: EITB MEDIA

Motozale bat hil da Tolosan, errepidetik atera eta zubi batetik behera erori ostean

0:31

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

63 urteko motozale bat hil da larunbat goizean N-1 errepidean, Tolosan, errepidetik aterata larri zauritu ostean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek jakitera eman dutenez.

Ezbeharra 12:20an jazo da, Tolosan, N-1 errepidean, Lasartera bidean, motozalea errepidetik atera eta zubitik behera erori denean.

Anbulantzia bertaratu ondoren, ospitalera eraman dute, larri zaurituta. Azkenean, baina, hil egin da.

Segurtasun Sailetik baieztatu dutenez, hildako gizona Ordiziako bizilaguna zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Tolosa Gizartea Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak Trafiko istripuen biktimak