Gizartea -

Bizkaia

Furgoneta batek su hartu du Getxon, eta beste lau auto kaltetu dira

Sutea bart gertatu da, Aldapa kalean. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, badirudi bere kasa piztutako sutea izan dela. Zorionez, inor ez da zauritu.

Getxoko Aldapa kalean izan da sua.
Getxoko Aldapa kalean izan da sua.

Sute batek furgoneta bat kiskali du Getxon, eta beste lau ibilgailu kaltetu dira

0:34

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Furgoneta batek su hartu du bart Getxon, Aldapa kalean, eta inguruan zituen lau auto kaltetu dira, Getxoko Udaltzaingoak jakitera eman duenez.

Dirudienez, bere kasa piztu zen sua 22:30 aldera (ez dago inork eragin izanaren susmorik), eta, zorionez, ez da inor zauritu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Getxo argazkiak Gaurko albisteak Bizkaia Suteak argazkiak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Albisteak