Gizartea -
Gertakariak
Ertzain bat erietxera eraman dute, Getxon izandako sute batean kea arnastu ondoren
Goizaldean beste sute bat izan da Plentzian, etxe bateko teilatuan, baina goizeko 09:00ak alderako itzali dute suhiltzaileek.
EITB Media
Ertzaintzako bi agente artatu behar izan dituzte osasun-zerbitzuek astearte gauean Getxon (Bizkaia) izandako sute batean kea arnastu ostean.
Gaueko 22:30 aldera, sua piztu zen Bizkaiko udalerriko Beato Domingo Iturrate kaleko etxebizitza bateko sukaldean, eta ke-piloa sortu zen.
Bertaratu ziren Ertzaintzako agenteetako bi osasun-langileek artatu zituzten kea arnastu ondoren, eta horietako bat Urdulizko ospitalera eraman behar izan zuten.
Bestalde, goizeko 06:30ean sute bat izan da Plentzian (Bizkaia), Isuskitza auzoan. Etxebizitza bateko teilatuan izan da sua.
Suhiltzaileak lanean aritu dira eta goizeko 09:00ak aldera itzaltzea lortu dute.