Gizartea -

Sexu-erasoak

Akusazio partikularrak Mario Lopezi 18 urteko espetxe-zigorra ezartzea eskatuko du

18 urteko kartzela-zigorraz gain, 150.000 euroko kalte-ordaina ere eskatu du kalte moral eta sozialagatik. Gernikako saskibaloi taldeko entrenatzaile eta kirol-zuzendari ohia urtarrilaren 14an eseriko da epaile aurrean.

Mario Lopez Gernikako saskibaloi taldeko entrenatzaile eta kirol-zuzendari ohia. Artxiboko irudia
Mario Lopez Gernikako saskibaloi taldeko entrenatzaile eta kirol-zuzendari ohia. Artxiboko irudia
Mario Lopez Gernikako saskibaloi taldeko entrenatzaile eta kirol-zuzendari ohia. Artxiboko irudia

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mario Lopez Gernikako saskibaloi taldeko entrenatzaile eta kirol-zuzendari ohiarentzat 18 urteko kartzela-zigorra eskatuko du akusazio partikularrak; orain hilabete batzuk sexu-abusu salaketengatik euskal saskibaloiaren munduan oihartzun eta atsekabe handia eragin zituen kasuaren epaiketan.

Zehazki 18 urte eta bederatzi hilabeteko zigorra eskatu du sexu-eraso jarraituagatik. Horrela, akusazio partikularrak eskatzen duen kartzela-zigorra Fiskaltzak eskatzen duena baino lau urte luzeagoa da.

1998an hasi ziren salatutako erasoak. Biktimak 13 urte zituen, eta 50 alditan baino gehiagotan gertatu zirela adierazi du. Hasieran bere ikastetxean, Mario Lopez entrenatzaile zuenean, gero saskibaloi klubean hiru urtez.

Biktimaren kontakizunaren arabera, beldur izugarria zion erasotzaileari. Indarkeria eta kontrol zorrotza erabiltzen zituen entrenatzaileak neskaren gain, baita entrenamenduetan ere, gainerako jokalarien aurrean.

Horregatik, sexu-eraso jarraituaren delituari, nagusikeria eta konfiantzaz abusatzea larrigarri gisa gehitu dizkio akusazio partikularrak, eta biktima bereziki zaurgarria zela dio.

18 urteko kartzela-zigorraz gain, 150.000 euroko kalte-ordaina ere eskatu du kalte moral eta sozialagatik. Biktimak 2003an utzi zuen saskibaloi taldea eta duela urtebete salatu zituen erasoak. Artean Mario Lopez Gernikaren entrenatzaile zen, eta denbora gutxira kendu zuten kargutik. Urtarrilaren 14an eseriko da epaile aurrean.

Manifestazioa Gernikan, Mario Lopez entrenatzaile ohia sexu-erasoengatik salatu zuen emakumeari babesa emateko

0:44
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Gernika-Lumo Epaiketak albisteak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Gaurko titularrak Albisteak Matxismoa Feminismoa Lointek Gernika Bizkaia Sexu erasoak