Gizartea -

Trafiko istripua

23 urteko motor-gidari bat larri, Bakaikun traktore baten kontra talka eginda

SOS Nafarroa 112 larrialdietarako zerbitzuak 16:07an jaso du ezbeharraren berri. Istripua Alkazar inguruan gertatu da, industrialdera doan errepidean. Anbulantzia medikalizatu batean eraman dute 23 urteko motor-gidaria Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, Iruñera.

Istripua Bakaikun. Argazkia: Foruzaingoa.
Istripua Bakaikun. Argazkia: Foruzaingoa.
Istripua Bakaikun. Argazkia: Foruzaingoa.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

23 urteko gizon bat larri zauritu da larunbat arratsaldean Bakaikun, gidatzen zuen motorrarekin traktore baten kontra talka eginda.

SOS Nafarroa 112 larrialdietarako zerbitzuak 16:07an jaso du ezbeharraren berri, eta Altsasuko suhiltzaileak, Etxarri Aranazko osasun-langileak, bizi-euskarri aurreratuko anbulantzia bat (medikalizatua) eta Foruzaingoaren patruilak bertaratu dira.

Istripua Alkazar inguruan gertatu da, industrialdera doan errepidean, eta motor bat eta traktore bat nahasi dira bertan.

Anbulantzia medikalizatu batean eraman dute 23 urteko motor-gidaria Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, Iruñera.

Foruzaingoaren Iruñeko polizia-etxeko Argiketen Brigadako kideak arduratu dira ezbeharraren inguruko eginbideak egiteaz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Motoziklismoa Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak