Gizartea -
Nafarroa
Gizon bat zauritu da Tuterako etxebizitza batean izan den leherketan
Leherketaren ostean, sutea piztu da. Foruzaingoak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.
agentziak | eitb media
53 urteko gizon bat zauritu da gaur Tuterako etxebizitza batean izandako leherketa batean eta, ondoren, piztutako sutean.
Foruzaingoak jakinarazi duenez, bizilagun batek etxetik atera ondoren, Reina Sofia ospitalera eraman dute, eta handik Iruñera, Nafarroako Unibertsitate Ospitalera.
Suhiltzaileak, osasun langileak eta foruzainak bertaratu dira, eta Foruzaingoak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea