Gizartea -

Gertakaria Barakaldon

Hiru pertsona zauritu dira, haizearen ondorioz Champions Burgerreko dekoratuaren zati bat gainera erorita

Zaurituetako bi bertan artatu dituzte, eta hirugarrena Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan dute. Ezbeharra gertatu eta minutu gutxira, antolatzaileek mezu bat argitaratu dute, ekitaldia bertan behera geratu dela jakinarazteko, eguraldiaren eraginez.

Haizeak The Champions Burger ekitaldian egindako kalteetako batzuk. EFE
Haizeak The Champions Burger ekitaldian egindako kalteetako batzuk. EFE
Haizeak The Champions Burger ekitaldian egindako kalteetako batzuk. EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru pertsona zauritu dira gaur arratsaldean, Barakaldoko (Bizkaia) Ansioko zabalgunean egiten ari diren The Champions Burger hanburgesa-ekitaldiaren dekoratuaren zati bat erorita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman dutenez.

Horietako biren zauriak arinak izan dira eta bertan artatu dituzte, hirugarrena, ordea, Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan dute, kolpeak zituelako.

Inguru horretan izandako haize-bolada gogorrek eragin dute ezbeharra.

Istripua gertatu eta minutu gutxira, antolatzaileek mezu bat argitaratu dute, ekitaldia bertan behera geratu dela jakinarazteko, eguraldiaren eraginez.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Barakaldo Gizartea Eguneko albisteak Albisteak