Gizartea -

Gabonetako zozketa

Gabonetako Loteria: pasadizoak eta bitxikeriak

Aurten, Gabonetako Loteriak 2.702 milioi euro banatuko ditu saritan. Jakin nahi al duzu zeintzuk diren zenbakirik kotizatuenak, zenbat aldiz izan den sari potoloa Hego Euskal Herrian, edo zeintzuk diren amaiera-zenbaki sarituenak?

Sarien ontzia (ezkerrean) eta zenbakien ontzia (eskuinean), bi aterkietako baten ondoan.
Sarien ontzia (ezkerrean) eta zenbakien ontzia (eskuinean), bi aterkietako baten ondoan.
Sarien ontzia (ezkerrean) eta zenbakien ontzia (eskuinean), bi aterkietako baten ondoan.

NAIARA BALLESTEROS | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Loteria zozketetan ospetsuenak, Gabonetako Loteriak, urtero milioika parte-hartzaile mugarazten ditu, saritxoren bat eskuratzeko asmoz.

Sineskeria asko daude dezimoak aukeratzeko orduan. 5eko eta 7ko bukaerak dira euskal herritarren faboritoak, eta, bitxia bada ere, laster bukatzen diren zenbakien artean 13a dago, sineskeriak gorabehera.

15, 17 eta 69 zenbakietako amaierak ere salduenen artean daude, baita aurtengo urterena, hau da, 24a.

Zenbaki-amaieren artean, 5a da sari gehien jaso dituen zenbakia: 32 aldiz atera da, baina inoiz ez da 25ean amaitu. Ondoren, 4a eta 6a daude, 27 aldirekin, hurrenez hurren. Aldiz, gutxien atera den zenbakia 1a izan da. Ondoren, 2a eta 9a daude, Espainiako Estatuko Loteria eta Apustuen arabera.

EITB Media.

Aurten Gabonetako Loteriak 2.702 milioi euro banatuko ditu saritan.

2023ko datuen arabera, biztanleko batez besteko gastua 78 eurokoa da Euskadin eta 58 eurokoa Nafarroan, Gaztela eta Leonen (111 euro) eta Asturiasen (106 euro) erosten da gehien, eta Ceutan eta Melillan (18 euro), gutxien.

EITB Media

Historikoki sari potoloa Euskadin beste erkidego batzuetan adina aldiz erori ez bada ere, Bilbo eta Gasteiz zorioneko herriak bihurtu dira azken hamarkadetan. Adibidez, 2023an, sari potoloaren zati bat Bilbon saldu zen.

Bilbo da sari nagusia gehien jaso duen Euskadiko herria (16 aldiz), 2001 eta 2013 urteetan aipamen nabarmena lortu zuen eta. Donostiak ere, Bilbok baino gutxiagotan bada ere, sari garrantzitsuak jaso ditu (8 aldiz sari nagusia), eta Gasteiz (2 aldiz) zorionekoen mapan agertzen hasi da azken urteetan. Iruñeari dagokionez, 6 aldiz erori da sari potoloa Nafarroako hiriburuan.

Euskal Herrian lehen saria irabazi duten herriak
Euskal Herrian lehen saria irabazi duten herriak
Euskal Herrian lehen saria irabazi duten herriak

0:35

Nork jokatzen du loterian gehien?

Gabonetako Zozketan "gazteek eta helduek parte hartzen dute, apustu egin ohi duen jendeak eta Gabonetan bakarrik jokatzen dutenak", adierazi du Jon Urkiolak Artea merkataritza-guneko (Leioa) loteria-administrazioko arduradunak. Iaz 4,26 milioi euro banatu zituen bertako administrazioak, Sari Potoloa eta lau bosgarren sari barne.

"Gabonetako Loteria ez duzu zuk bakarrik irabazten; lagunekin, familiarekin eta lankideekin partekatzen duzu, horregatik da hain berezia zozketa hau", kontatu du Urkiolak.

Zenbakia eskatzeko orduan denetarik aurkitzen dute: "amestu duena, amamak esan diona, igarle batekin kontsultatu duena eta lagun batek esan diona".

Zenbaki-amaierei dagokienez... Zenbat buru, haibat aburu:"emadazu saritua izango dena, 6an hasten dena, 5ean amaitzen dena eta dantza egiten duen zenbakia", dio. "Beste batzuk, aldiz, ematen diezunarekin konformatzen dira", gaineratu du.

''Jendeak zenbakiei begiratzen die, eta ikusten duzu nola amesten duten''
''Jendeak zenbakiei begiratzen die, eta ikusten duzu nola amesten duten''
''Jendeak zenbakiei begiratzen die, eta ikusten duzu nola amesten duten''

0:44

 

Gipuzkoan, esaterako, bezero batzuek 10124a eskatu dute aurten, 1924ko urtarrilaren 10ean Eduardo Chillida jaio zelako, eta aurten, haren jaiotzaren mendeurrena izaki, dezimoak digitu hori izatea nahi dutelako.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gabonetako loteria Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak ONCE jokoak albisteak