Gizartea -

Istripua Nafarroan

84 urteko gizon bat hil da Cortesen, bizikletatik erorita

Larrialdi zerbitzuek 14:52an jaso du ezbeharraren abisua. Istripua NA-5200 errepidean gertatu da.

Istripua gertatu den tokia, Cortesen. Irudia: Nafarroako Gobernua
Istripua gertatu den tokia, Cortesen. Irudia: Nafarroako Gobernua
Istripua gertatu den tokia, Cortesen. Irudia: Nafarroako Gobernua

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

84 urteko gizon bat hil da gaur Cortesen, NA-5200 errepidean, bizikletatik erorita.

Larrialdiak kudeatzeko zentroak, jakinarazi duenez, 14:52an izan du istripuaren berri, eta Tuterako parkeko suhiltzaileak bertaratu dira, baita oinarrizko bizi-euskarriko anbulantzia bat, Corteseko mediku-talde bat eta Tuterako Foruzaingoaren patruilak ere.

Larrialdi zerbitzuak iristerako, 84 urteko txirrindularia hilda zegoen. Lehen ikerketen arabera, buruan kolpea hartu du bizikletatik erori ondoren.

Hildakoaren gorpua Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute, autopsia egin diezaioten.

Tuterako foruzainen Argiketa Taldea ezbeharraren arrazoiak ikertzen ari da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Nafarroa Tutera Gizartea Eguneko albisteak Albisteak