Gizartea -
ISTRIPUA
Tren bat bidetik atera da Usansolo parean, luizi baten ondorioz
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez, ez da inor zauritu istripuan. Bidaiariak euren kabuz atera dira trenetik, eta oinez joan dira geltokiraino (300 bat metro). Trenbidea moztuta dago bi noranzkotan.
EITB MEDIA
Euskotrenen konboi bat bidetik atera da Usansolo (Bizkaia) parean, Bilboko noranzkoan, eta trenbidea itxita dago bi noranzkotan. Euskal Trenbide Sareak (ETS) jakinarazi duenez, luizi batek eragin du istripua, 13:00ak inguruan.
Bidaiari guztiak euren kabuz atera dira eta oinez egin dute Usansoloko geltokirainoko bidea. Horietako bi Galdakaoko Ospitalera eraman dituzte, zauri arinekin.
Oraingoz, Lemoa eta Usansolo arteko trenen joan-etorria etenda dago, eta tarte horretarako autobus-zerbitzua ipini dute.