Gizartea -

Polizia-operazioa

Bilbon eta beste hiri batzuetan besarkadaren metodoaren bitartez lapurretan egiten zuen talde bat desegin dute

Lapurrek biktimak laztantzen eta besarkatzen zituzten oharkabean objektuak lapurtzeko.

Polizia-operazioa.
Polizia-operazioa.
Polizia-operazioa.

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Besarkadaren metodoaren bitartez adineko pertsonei lapurretan egiten zien gaizkile talde bat desegin du Espainiako Poliziak, eta zortzi pertsona atxilotu dituzte Madrilen, Bilbon eta Errumanian.

Zortzi atxilotuak espetxean sartu dituzte behin behinean gaizkile taldeko kide izatea eta beste delitu batzuk egotzita, Alvaro Alvarez poliziaburuak jakitera eman duenez.

Besarkada maitakorraren metodoaren bitartez, lapurrek biktimak laztantzen eta besarkatzen zituzten oharkabean objektuak lapurtzeko.

Taldeak bereziki Madrilen jarduten bazuen ere, Estatuaren iparraldeko hirietara zabaldu zuen sarea.

Polizia-operazioaren baitan zortzi etxebizitza eta biltegi bat miatu zituzten, horietako bat Bilbon, eta 40.000 euro eta 16.000 lei, 11 ordulari, sakelako telefonoak eta bitxiak atzeman zituzten.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak