Gizartea -

Gertaera

Gizon bat atxilotu dute Zizur Nagusian, bizilaguna aizkora batekin hiltzen saiatzeagatik

Udalak jakinarazi duenez, atxilotua lau aldiz saiatu da bizilagunari aizkora batekin eraso egiten. Erasoa egin ondoren, bere ibilgailuan gotortu da.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zizur Nagusiko udaltzaingoak gizon bat atxilotu du bizilaguna hiltzen saiatzea egotzita. Antza, ustezko egilea aizkora batekin saiatu da bizilaguna hiltzen, eta, ondoren, bere ibilgailuan gotortu da.

Udalak jakinarazi duenez, atxilotua lau aldiz saiatu da bizilagunari aizkorarekin eraso egiten. Biktima, zaurituta, Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute.

Erasoaren ondoren, ustezko egilea bere ibilgailuaren barruan gotortu da, eta uko egin dio udaltzainei laguntzeari. Negoziatu ondoren, atxilotu egin dute eta Foruzaingoaren instalazioetara eraman dute, epailearen esku uzteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak