Gizartea -
Indarkeria matxista
Gizon batek bikotekide ohia hil du Baionan (Pontevedra)
36 urte zituen biktimak, eta VioGen babes sistemaren baitan zegoen. Haren gorpua ustezko hiltzailearen etxe parean topatu dute, eta gizonak ihes egin du.
Agentziak | EITB Media
Gizon batek bikotekide ohia hil du Baionan (Pontevedra), Guardia Zibilak jakinarazi duenez. Biktima indarkeria matxista kasuetarako VioGen jarraipen sistemaren baitan zegoen, eta ustezko hiltzaileak urruntze agindua zeukan indarrean.
Hilketa Belesar parrokian izan da, gizonaren etxebizitzatik gertu.
Biktimak 36 urte zituen, eta aurrez salatua zuen gizona, indarkeria matxista egotzita. 05:00ak aldera topatu dute gorpua, hainbat kolpe zituela.
Hain justu, gizona bera izan da Guardia Zibilari hilketaren berri eman diona, baina agenteak bertaratu direnerako ihes eginda zegoen. Ordutik haren bila ari dira.
___________________________________