Gizartea -

Goialdeko borraska

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako suhiltzaileak abiatu dira Valentziara berreskuratze-lanetan laguntzeko

Guztira ia 70 suhiltzaile eta 21 ibilgailu eramango dituzte, eta 100dik gora hustubide-ponpa, garajeetan eta estoldetan pilatutako ura ateratzeko.

Suhiltzaileak, Arkautin, Valentziara abiatzeko prest. Argazkia: Irekia
Suhiltzaileak, Arkautin, Valentziara abiatzeko prest. Argazkia: Irekia
EAEko suhiltzaileak Valentziara abiatu dira berreskuratze-lanetan laguntzeko

0:41

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko erakundeek lurreko baliabideak bidali dituzte gaur Valentziara, goialdeko borraskak kaltetutako pertsonei eta urak hondatutako eremuetan berreskuratze-lanetan laguntzeko.

Eusko Jaurlaritza, aldundiak eta udalak harremanetan jarri dira Valentziako Generalitatearekin beharrezko laguntza zein den zehazteko, modu koordinatuan lan egiteko, Eusko Jaurlaritzak ohar batean jakinarazi duenez.

Hala, premiazkotzat jo dute garajeetan eta estoldetan pilatutako ura ateratzeko hustubide-ponpak eramatea, eta hala, 100dik gora eraman dituzte EAEtik.

Nafarroak Valentziako Generalitateak eskatutako giza baliabideak eta baliabide materialak mobilizatu ditu

Lantaldeari dagokionez, 69 suhiltzaile abiatu dira, eta 21 ibilgailu eramango dituzte.

9:30ean irten dira Arkautiko Akademiatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE albisteak Gizartea Eguneko albisteak Hondamendi naturalak Albisteak Suhiltzaileak albisteak Valentziako Erkidegoa Sumendien erupzioek kaltetutakoak