Gizartea -
TRAFIKOA
Hiru erreietatik bakarra dago zabalik AP-68an, Zuia parean, kamioi batek su hartu ondoren
Ondorioz, hiru kilometroko auto-ilarak sortu dira. 08:55 inguruan izan da ezbeharra, Gasteizko noranzkoan, eta une honetan kamioia errepidetik kentzeko lanean ari dira.
EITB MEDIA
AP-68 autobidearen erreietako bi itxita daude Zuia (Araba) parean, Gasteizko noranzkoan, kamioi batek su hartu ondoren. Bakarra dago irekita, eta, ondorioz, hiru kilometroko auto-ilarak daude. Kamioia bertatik kentzeko lanean ari dira.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, ibilgailuaren kabinan piztu da sua, 08:55 inguruan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea