Gizartea -

Trafikoa

Barrundian larri zauritutako motor gidaria hil egin da

64 urteko gizona larri zauritu zen atzo arratsaldean, N-104 errepidean auto baten kontra jota. Txagorritxuko Ospitalean hil da bart.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

64 urteko motor gidari bat hil da bart Txagorritxuko Ospitalean (Gasteiz) atzo Barrundian (Araba) trafikoa istripua izan eta gero, Segurtasun Sailak ohar batean jakinarazi duenez.  

Ezbeharra 17:30ean jazo zen, N-104 errepidean. Motor batek eta auto batek aurrez eta alboz jo zuten eta, kolpearen ondorioz, motozalea larri zauritu zen. 

Txagorritxuko Ospitalera eraman zuten, eta bertan zendu da goizaldean. 

Ertzaintzak ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Araba Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Txagorritxu Ospitalea Trafiko istripuen biktimak