Gizartea -

Nafarroa

Eskalatzaile bat hil da Ziordian, Aranbeltz mendian, 10 metroko altueratik erorita

40 urteko mendizale gasteiztarra neska-lagunarekin zegoen istripua gertatu denean. Hain zuzen ere, emakumeak berak eman die larrialdi zerbitzuei gertatutakoaren berri.

Larrialdi zerbitzuak istripua gertatu den tokian. Argazkia: Sos Nafarroa
Larrialdi zerbitzuak istripua gertatu den tokian
Larrialdi zerbitzuak istripua gertatu den tokian. Argazkia: Sos Nafarroa

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mendizale bat hil da gaur, igandea, Ziordian (Nafarroa), Aranbeltz mendian, 10 metroko altueratik erorita, Foruzaingoak eitb.eus-i baieztatu dionez.

40 urteko mendizale gasteiztarra neska-lagunarekin zegoen istripua gertatu denean. Hain zuzen ere, emakumeak berak eman die larrialdi zerbitzuei gertatutakoaren berri.

12:55ean jazo da istripua, eta larrialdi zerbitzuetako langileek ezin izan dute ezer egin gizona onik ateratzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Mendiko istripuak