Gizartea -

EPAIKETA

Fiskalak 47 urteko kartzela eskatu du Nafarroan bikotekide ohiari sexu erasoak egitea egotzitako gizonarentzat

Fiskalak hiru sexu eraso delitu, sexu abusu delitu bat eta jazarpen delitu bat leporatzen dizkio astelehenean Nafarroako Lurralde Auzitegian epaituko duten gizonari.

Nafarroako Justizia Jauregia, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Nafarroako Justizia Jauregia, artxiboko irudi batean
Nafarroako Justizia Jauregia, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Lurralde Auzitegian gizon bat epaituko dute astelehen honetan, bikotekide ohiari hainbat aldiz sexu erasoak egitea eta ondoren jazartzea egotzita. Fiskalak 47 urteko kartzela-zigorra eskatu du akusatuarentzat.

Fiskaltzak akusazio idatzian jaso duenez, auzipetuak eta emakumeak bikote harremana izan zuten 2010etik 2020ko abendura arte, eta bi seme izan zituzten elkarrekin.

2020an bikote harremana hautsi bazen ere, fiskalaren arabera, gizonak hiru sexu eraso egin zizkion emakumeari azken horren etxean, haurdun zegoela —2021eko ekaina eta uztaila artean— eta 2022ko martxoan.

Halaber, fiskalaren arabera, 2022ko apirilean sexu erasoa egin zion berriro ere, edarian lasaigarriak bota ostean. 

Gerora, emakumearengana gerturatu izan da hainbat aldiz —lanera edo etxera—, telefono deiak egin, eta loreak edo eskuz idatzitako oharrak bidali dizkio.

Hori guztia dela eta, fiskalak 12na urteko kartzela zigorra eskatu du hiru sexu eraso deliturengatik, 10 urtekoa sexu abusu delitu batengatik, eta urtebetekoa, berriz, jazarpen delituagatik.

Horrez gain, biktimari eragindako kalte moralarengatik 24.000 euroko kalte-ordaina ematea eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Delituak Epaiketak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Sexu erasoak