Gizartea -

SEXU ERASOA

Gizon bat atxilotu dute Muskizen, emakume bati Ortuellan sexu erasoa egitea leporatuta

Guardiako epaileak behin-behinean aske utzi du 69 urteko gizonezkoa, baina eskatzen dioten guztietan joan beharko du epaitegira.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 69 urteko gizon bat atxilotu du Muskizen, etxeko laguntzaile gisa kontratatu zuen emakume bati Ortuellan sexu erasoa egitea egotzita.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ustezko erasotzaileak bere etxean hartu zuen EAEra iritsi berria zen emakumea, ustez, etxeko langile gisa lanetan aritzeko.

Ortuellako etxebizitzan finkatu eta gutxira, Ertzaintzaren arabera, atxilotuak masajista itxurak egin zituen, eta masaje saio batean sexu erasoa egin zion emakumeari.

Emakumeak salaketa aurkeztu zuen ertzain etxean, eta agenteek ustezko erasotzailea identifikatu zuten. Gizonak, bere aldetik, salaketa kentzeko hertsatu zuen biktima.

Astelehenean ustezko erasotzailea bere kabuz joan zen Muskizko ertzain etxera, eta bertan atxilotu zuten, sexu eraso delitua leporatuta.

Atzo guardiako epailearen aurretik igaro ostean, behin-behinean aske utzi zuen 69 urteko gizonezkoa. Hala ere, eskatzen dioten guztietan joan beharko du epaitegira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? Delituak argazkiak Muskiz albisteak Gizartea Eguneko albisteak Ortuella argazkiak Eguneko albisteak Sexu erasoak