Gizartea -

Eztabaida

EBko Auzitegiak gaur ebatziko du proteina begetalarekin egindako produktuak 'saltxitxa' izenda daitezkeen

Haragirik gabeko produktuei "saltxitxa" edo "hanburgesa" deitzea debekatzen zuen Frantziako lege bat du oinarrian eztabaidak. Bereziki, harakintzak sustatu du debatea, urteak daramatzalako izendapenak arautzea eskatzen.

Saltxitxak. Argazkia: Pixabay
Saltxitxak
Saltxitxak. Argazkia: Pixabay

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak gaur erabakiko du proteina begetalekin egindako produktuak nola izendatu. Alegia, aipatu auzitegiak ebatziko du produktu beganoei "saltxitxa" edo "hanburgesa" deitzea zilegi den ala ez.

Beganismoa eta harakintza aurrez aurre izan ditu luzaroan eztabaida honek, eta litekeena da gaur bertan ezagutzea afera horri buruz EBko Auzitegiak zer iritzi duen.

Hain zuzen ere, haragirik gabeko produktuei "saltxitxa" edo "hanburgesa" deitzea debekatzen zuen Frantziako lege bat du oinarrian eztabaidak. Bereziki, harakintzak sustatu du debatea, urteak daramatzalako izendapenak arautzea eskatzen. Espainiako Estatuan ere egin dituzte horrelako eskakizunak, jatorri begetala duten produktuen salmentak % 20 egin baitu gora bi urtean.

"Bai, denak du amaiera bat, saltxitxak salbu, bi baititu". Esaldi horrekin hasi du eskaera Frantziako Estatu Kontseiluak, eta Europar Batasuneko Justizia Auzitegiari dagokio horren gaineko irizpena ematea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna Frantzia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak