Gizartea -

Trafiko istripua

67 urteko gizon bat hil da Berriatua erdigunean izandako trafiko istripu batean

Antza, argitzeke dauden arrazoiengatik, gidariak autoaren kontrola galdu eta talka egin du. Tokian bertan hil da. N-633 errepidea itxi behar izan dute bi noranzkoetan eta trafikoa inguruko errepideetatik desbideratu.

Istripua Berriatuan. Argazkia: @BomberosBizkaia
Istripua Berriatuan. Argazkia: @BomberosBizkaia
Istripua Berriatuan. Argazkia: @BomberosBizkaia

EITB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

67 urteko gizonezko bat hil da, ostegun arratsaldean Berriatuan izandako auto-istripu batean. 

Istripua herrigunean bertan gertatu da. Antza denez, oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik, gidariak ibilgailuaren kontrola galdu du eta eraikin bateko horma jo du, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Istripua 18:45ean gertatu da, BI-633 errepidean, eta gidaria ibilgailuaren barruan harrapatuta geratu da. Suhiltzaileek esku hartu behar izan dute bertatik ateratzeko.

Hala ere, jasandako zauri larrien ondorioz, bertaratutako osasun-langileek ezin izan dute haren bizitza salbatu.

Errepidea erabat itxi behar izan dute eta udalerri barruko kaleetatik desbideratzeak egin dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Trafiko istripuen biktimak Lea-Artibai