Gizartea -

TRAFIKO ISTRIPUA

20 urteko gazte bat larri zauritu da patinetean zihoala auto batek harrapatuta, Uharten

17:00ak baino lehentxeago izan da istripua, Ugarrandia etorbideko 11. zenbakiaren parean. Foruzaingoak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

20 urteko gizon bat larri zauritu da larunbat arratsalde honetan Uharteko Ugarrandia etorbidean izandako harrapaketa batean. Gaztea auto batek harrapatu du patinete batean zihoala, Ugarrandia etorbideko 11. zenbakiaren parean.

Traumatismo kraneoentzefalikoa jasan du eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute bizi-euskarri aurreratuko anbulantzian. Larri ospitaleratu dute.

SOS Nafarroako larrialdiak kudeatzeko zentroak 16:51n izan du istripuaren berri eta berehala bertaratu dira anbulantzia, medikuak, Uharteko udaltzainak eta Foruzaingoko agenteak.

Azken hauek ikerketa ireki dute istripuaren nondik norakoak argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Iruñea Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Gazteak Patinete elektrikoak Trafiko istripuen biktimak