Gizartea -

Gertakaria

Bi atxilotu eta lau zauritu Elorzko jaietan izandako borroka jendetsu batean

Nafarroako Foruzaingoak eta Noaingo Udaltzaingoak egin dituzte atxiloketak. Ez dute gertakari horren inguruko bestelako daturik eman.

Atxiloketa Elortzen. Argazkia: Foruzaingoa
Atxiloketa Elortzen.
Atxiloketa Elortzen. Argazkia: Foruzaingoa

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foruzaingoak bi gazte atxilotu ditu Elorzko jaietan (Noain Elortzibar), arma zuriak erabiliz izandako borroka jendetsu batean parte hartzea egotzita. Lau pertsona zauritu dira: hiruk labankadak jaso dituzte, eta besteak begian kolpe bat.

Borroka goizaldean gertatu da, bertako jaietan, eta atxilotuak 18 eta 19 urteko bi mutil dira, polizia-iturriek EFEri baieztatu diotenez.

Foruzaingoak bere gain hartu du gertatutakoa argitzeko ardura, eta ikerketa abiatu du. Hala ere, oraindik ez dute gertaera horren inguruko bestelako daturik eman. Foruzaingoa Noaingo Udaltzaingoarekin batera bertaratu da borroka izan den tokira.

Bi atxilotuak polizia-etxera eraman dituzte, zaurituek salaketa noiz jarriko zain. Aurreikuspenen arabera, astelehenean eramango dituzte epailearen aurrera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Noain