Gizartea -

TRAFIKOA

Leioako Udaltzaingoak auzibidea zabaldu dio gidari bati, herrigunean 101 km/h-ko abiaduran gidatzeagatik

Uztailaren 30ean gertatu zen, Leioa erdiguneko kale batean. Merkantzia garraiatzeko ibilgailu bat gidatzen ari zen arau-haustea egin duen gizonezkoa.

Leioako udaltzain bat, artxiboko irudi batean. Argazkia: Leioako Udala.
Leioako udaltzain bat, artxiboko irudi batean.
Leioako udaltzain bat, artxiboko irudi batean. Argazkia: Leioako Udala.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Leioako Udaltzaingoak zigor-eginbideak ireki dizkio gidari bati, herriko hirigunea 101 km/h-ko abiaduran zeharkatzeagatik, baimendutakoa hirukoiztuz. 30 km/h-ko abiadura da baimendutako gehienezko abiadura herrigunean. Bide-segurtasunaren aurkako delitua egotzi diote gidariari.

Leioako Udalak jakinarazi duenez, gertakariak uztailaren 30ean izan ziren, 05:00ak inguruan. Merkantzia garraiatzeko ibilgailu bat gidatzen ari zen gizonezkoa. 

Zabaldutako oharrean, Udalak gogoratu du "oso garrantzitsua" dela "abiadura-mugak eta trafiko seinaleak errespetatzea udalerri osoan eta, are gehiago, Artatza estaltzeko obren eragina jasan dezaketen inguruetan".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Bizkaia Gizartea Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Leioa Albisteak Trafiko istripuen biktimak