Gizartea -

Gertakaria

Astelehenean Karrantzan desagertutako 59 urteko mendizalearen gorpua aurkitu dute

18:00ak pasata, Larrialdi Zerbitzuek mendizalearen gorpua topatu dute. Ertzaintzaren helikoptero batek gorpua ikusi eta zegoen tokitik atera du.

Bilaketa dispositiboa Karrantzan (Bizkaia). Irudia: SOS Deiak
Bilaketa dispositiboa Karrantzan (Bizkaia). Irudia: SOS Deiak
Bilaketa dispositiboa Karrantzan (Bizkaia). Irudia: SOS Deiak

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astelehenean abiatutako bilaketa lanak Karrantzan (Bizkaia) desagertuta zegoen 59 urteko mendizalearen gorpua aurkitu ostean bukatu dira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar batean baieztatu duenez.

18:00ak pasata, Larrialdi Zerbitzuek 59 urteko mendizalearen gorpua topatu dute. Astelehenetik desagertuta zegoen Karrantza inguruan.

Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko helikopteroak gorpua ikusi eta zegoen tokitik atera egin du. Gorpua Bilboko Auzitegiko Medikuntza Institutura eramango dute.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du heriotzaren nondik norakoak argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Balmaseda Albisteak Desagertutako pertsonak