Gizartea -

sexu erasoa

31 urteko gizon bat atxilotu dute Tuterako jaietan bi emakumeri ukituak egiteagatik

Zerbitzutik kanpo zeuden bi agentek atxiki zuten gizonezkoa, agenteak iritsi bitartean. Bestalde, beste gizon bat atxilotu dute udalerri horretan bertan, genero-indarkeriako delitu bat egotzita, bikotekide ohiari eta bi seme-alabaren amari erasotzeagatik.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

32 urteko gizonezko bat atxilotu dute Tuteran sexu erasoa egitea egotzita, jai giroan kalean bi emakumeri ukituak egiteagatik.

Udaltzaingoak jakitera eman duenez, goizaldeko 1:15ak aldera Mercadal kalean zerbitzuz kanpo zeuden udaltzain batek eta guardia zibil batek erasoa ikusi zuten eta gizona atxiki zuten, agenteak iritsi bitartean.

Atxilotuari sexu erasoa egozten diote emakume bati ipurmasailean eta beste bati bularraldean ukituak egiteagatik, eta Foruzaingoaren ziegetara eraman dute.

Bestalde, igande honetako 15:30ak aldera, 37 urteko gizonezko bat ere atxilotu dute Tuteran, genero-indarkeriako delitu bat egotzita, bikotekide ohiari eta bi seme-alabaren amari erasotzeagatik. Gainera, 16:15ean, 30 urteko gizonezko bat atxilotu zuten, kautelazko neurria urratzea egotzita, bikotekidearengandik urruntzeko agindua zuelako eta harekin etxe berean bizi zelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Tutera Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Sexu erasoak