Gizartea -

Trafikoa

Barazar mendateko errepidea guztiz itxita dago oraindik, kamioi batek transformadoreak galdu ostean

Zamaz gain, ibilgailuak olioa ere isuri du eta bidea bi noranzkoetan zarratu behar izan dute.

Zama galdu duen kamioia. Erabiltzaile batek Radio Euskadiri bidalitako argazkia.
Zama galdu duen kamioia.
Zama galdu duen kamioia. Erabiltzaile batek Radio Euskadiri bidalitako argazkia.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barazarreko mendateko errepidea itxita dago, bi noranzkoetan, 11:00etatik, kamioi batek garraiatzen zuen zama galdu ostean, transformadore batzuk, Zeanuri parean (Bizkaia).

Segurtasun Sailak baieztatu duenez, 11:00ak aldera kamioi batek karga galdu du N-240 errepideko 33. kilometroan.

Kamioiak errepidearen gainera erori diren transformadoreak zeramatzan, beraz, ordu horretatik itxita dago bi noranzkoetan, eta zirkulazioa Dimatik eta Urkiolatik bideratzen ari da.

Tamaina handiko garabi bat bertaratu da eta 22:00ak baino minutu batzuk lehenago eroritako transformadoreak kentzen ari da. Aurreikuspenen arabera, transformadoreak kentzeko lanak ordu batzuk luzatuko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zeanuri